![]()
|
HIBAIAREN UHOLDEA Gerriraino odola eta noizean behin ahoraino noa aurrera, ahoraino odola, astiro noizean behin noa aurrera, lur zahar, honen gainean, odolez bustirikako lurraren gainean, noa aurrera, astiro, besoak odoietan sartzen ditudaiarik, noizean behin odola edaten dudalarik, Europaren gainean noa nola barko tormentatu eta desmareautu baten brankan, odola egiten duena, noa begira, noizean behin zeru behera, ematen duena isuririkako odol gorriaren argia, aurreratzen naiz oso nekez, odol sarritan besoak sartzen ditudalarik, hazi gorri baten modukoa da, gizon biziek eta hilek botarikakoa, terrepente ebakiak, bapatean zaurituak, haurrak bihotz ttikia iraulirik dadukateiarik, noa odol isuritan sarturik, noizean behin igatzen zait begietara eta eztut ezer ikusten, eztut ezer ikusten ezpada odola, beti odola, Europaren gainean eztago ezer ezpada odola
Odolezko arrosa bat dakart esku odoleztatuen artean. Eztagoelako ezer ezpada odola, eta ikaragarrizko egarri bat odolaren erdian deiadar egiten duena.
HIBAIAREN UHOLDEA |