GALLARTA
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1960

 

Behar-bada, itsasoa. Baina ez. Behar-bada gizona.

Udagoiena da. Jainko ederra. Lur gorria.

Harri gorria. Behar-bada arbola bat

odolaren parekoa. Jainko ederra. Harria

eta gizona.

 

Udagoiena da. Orduan. Gailurrerantza

joaten ginen. Itsaso inprimitua.

Hitzez labur, baina uhinez zabal.

Arratsaldeko bostak inguruan. Ortuella

eta airea.

 

Orduan. Hertsi zituen eztakit begiak

nire lagunak. Pobreziaren jainko ederra.

Eta arrokak ebakitzen ziren lekuan,

burnia.

 

Begietako erregea. Sofokles urdindua.

Izarretako kadira hondatua. Pazientzia.

Bizkaiko burnia —Kantabriako itsasoa—

hitzez labur. Nire poema guztietarako

legea.

 

GALLARTA
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1960