![]()
|
MAJORIA HAUNDIAREKIN HASIERAN
Bizia galdu badut, eta aldia, eleztun bat bezala uretara bota nuen guztia, sasi artean kantua galdu badut, hitza geratzen zait.
Gosea sufritu badut, eta egarria, nirea nirea zen eta gero ezer etzen guzti hura, isilik itzalak segatu baldin daditut, hitza geratzen zait.
Nire lurraren aurpegi garbi izugarria ikustearren begiak zabaldu banituen, ezpainak apurtu arte kantatu banuen, hitza geratzen zait.
MAJORIA HAUNDIAREKIN |