![]()
|
MAJORIA HAUNDIAREKIN AHATEA
Ahatea banintz, iher egiteko, mundutik zeihar iher egiteko, ahatea, pasaporterik gabe ibiltzeko, ezer egiten eztuenaren antzean. Ahatea, Ahatexka ibiltaria. Ifarreko zilarra. Egoieko urrea.
Jainkoa, ahatea bihur nadin. Zertarako hainbeste iskanbil, hainbeste paper busti eta hainbeste maratil? Ahate bat.
Begira horri, hibaitik bere kornetarekin datorren horri. Gustatzen zaitzu?
MAJORIA HAUNDIAREKIN |