![]()
|
MAJORIA HAUNDIAREKIN ERRUSINOLARIK EZ UXA
Orain egia esanen dut. Eztiot nitzaz ezer, urrikal zaitezte, oharkabeko bidegabearen arima, mintza.
Orain egia esanen dut, baina egiaren barrenean, urrezko gaztelua, udazkenean datorren gizona, entzun.
Esan, eskalea, egia dohainik, ezpainak argitasuna isurten duen bazter garbia.
Udazkenean datorren gizona, kontuz ibil, isiltasuna urrea baita
Mintza, ezkiak, zumarrak, eguna edert, berriz ferdet.
Orain egia esanen dut.
Egun hondatuak, altza, jaso nire hotza.
Denbora galdu sakona berriz ere, pasa goadalkibir borobila.
Orain. Pasa ta segi, itzaletik datorren gizona.
Kantu isila. Lepoan harri bat zendukala bota zenuen zure burua uretara.
Egunaren argia: Leihoan geldi zapal.
Ez. Itzalezko pila. Mintzatu ere gabe.
Bihurtuko naiz. Orain hasten da euria.
Hola zegoen goiza, maitatu zindudanean.
Denboran sartzen naiz, Duero hibaiaren moduan noa.
Bilatzen dut, sustraitu nahi naiz, ilunean mugitzen naiz.
Nungo koba. Ezagutu gabeko koba biribila. Frantziska Sanchez, erdu nerekin.
Itsu mustuan, elurra makinaturik udazkenean datorren gizona.
Oharkabeko bidegabearen arima, ez. Egun ilunak. Portaloian botarikako gauak.
Argia. Anketako mintzoa. Itsaso urdina.
Urrezko gaztelua, atzera: bildurrak jaten baitzaitue.
Esan palmera, ezpainak ikusteko bazter garbia.
Aitanako mendia. Espainiako bazter garbia.
Atzo. Gizona dator, baina eztakus.
Reusko arrosa. Herriaren kantu biluza.
Orain egia esanen dut.
Orain hasten da elurra...
Hola zegoen goiza, ahaztu zindudanean.
Egunaren atea zabal zazu, ama.
Begira ama, nola datorren zauriturik.
Oharkabeko bidegabearen arima. Kanta bezate
ezkiek, bai, gehiago, gehiago, dena izan dadin aurrerantzean argitasuna.
MAJORIA HAUNDIAREKIN |