![]()
|
MAJORIA HAUNDIAREKIN MAJORIA HAUNDIARI
Hemen dago, kantuz eta arimaz, maitatu zuen gizona, bizi dena, barrenetik hil zena, eta egun batean kalera atera zena: Orduan oro konpreniturik, bere bertso guztiak urratu zituen.
Hala da, hala zen. Begietatik habuina dariola, amodioaz hordirik, gau batean atera zen, nora jakin gabe ihesi: Heriotzearen usainik etzegoen leku batera.
Bakezko olak, mandio kulunkatuak, hala zituen besoak, airean sua bezala; bularraren kontra odolezko olatuak, gorputzetik, begira, gorrotozko uhin haundiak.
Honera! Hel! Ene! Airetik doaz hegazi, zeruaren kontra, aingeru ikaragarriak; itsasoaren bizkarretik doaz, portuz portu, iheri, metalezko arrain bildurgarriak.
Bakean bizi den gizon baten truk ematen ditut nire bertsoak. Hemen dago, hezurrez eta haragiz, nire azken borondatea. Bilbon, aprilaren hamaikan. Bladi Otero.
MAJORIA HAUNDIAREKIN |