|
Soweton kontatuak
II. ATALA
Norentzat egiten da ezkontza? Andregaiarentzat? Senargaiarentzat? Edota egun horretarako inoiz baino dotoreago jazten diren gonbidatuentzat? Hego Afrikako beltzenak bezalako gizatalde txikietan, ezkontzak gauza horiekin guztiekin du zerikusia, eta zorigaiztoen igarleak, lagun minak edo jakin-min hutsa besterik ez dutenak erakartzen ditu. Kanpotik etortzen den orok, alai nahiz kopetilun, ez du ospakizunaren zirraratik kanpo geratu nahi izaten. Gauza asko daude jokoan jende askorentzat, familiaren ohorea, adibidez, eta gizataldearen bizitzaren iraupena. Baina arriskurik handiena ezkontzen den emakumearentzat da, andregaientzat. Horientzat ezkontzaren eguna kalte eta min berrien abiapuntua da. Ondorengo bi kontakizunetan, bi emakumeren ezkontza egunaren jendaurreko eta barruko ikuspegiak eskaintzen zaizkigu.
Soweton kontatuak |