Tunisian girl:
udaberri arabiarraren aldeko blogaria

Lina Ben Mhenni

euskaratzailea: Itziar Diez de Ultzurrun Sagalą
Denonartean, 2012

 

GLOSARIOA

 

 

Blog

      Sareko orrialde edo web-orrialde mota. Etimologiak argitzen digun bezala (web log: Internet barruko egunkaria, ingelesez), blog bat egunez egun osatzen den egunkari bat da, Interneten zuzenean idatzia.

 

Buzz

      Burrunba ingelesez. Zerbaitek buzz bat sortu du bere edukiak (izan bideoa izan audioa) oso oihartzun zabala izan duenean.

 

Txat

      Interneten bidezko solasa, aldi berekoa eta idatzizkoa.

 

Facebook

      Interneteko sare soziala. Sare horrek erabilera ugari ditu, hala nola norberaren informazio puskak partekatze hutsa, eta baita era askotako auziak ezagutarazteko orrialdeak sortzea ere. Gunearen izenak argazki-albumak ditu oinarri (facebooks, ingelesez).

 

Flashmob

      Bat-bateko mobilizazioa.

 

Flickr

      Beste sare sozial bat, batez ere argazki eta bideoak partekatzeko erabilia.

 

Google

      Sarean informazioa bilatzeko arakatzaile nagusia. Honako helburu hau dauka: «mundu osoko informazioa antolatu eta guztion eskura jartzea, guztiontzako erabilgarri». Ia monopolio bihurtu da gaur egun, eta Ipar Amerikako eta munduko enpresa nagusienetako bat da, irabazien kopuruari begira.

 

Hacker

      Ingelesezko hitza da, eta trebea, mainatsua, esan nahi du. Beren gaitasun teknikoari esker webgune eta blogen barrenetan sartu eta haiek manipulatzeko gauza diren programatzaile iaioak izendatzeko erabiltzen da.

 

Hashtag

       # sinboloa aurretik daraman hitz gakoa; Twitterreko erabiltzaileen artean gai bereko tuitak (edo txioak) biltzeko erabiltzen da.

 

Internet

      Munduko sare informatikoa, hornitzaile baten bidez erabil daitekeena, Orange-ren bidez, esate baterako. Erabiltzaileek askotariko zerbitzuak eskuratu ditzakete sare horren bitartez, hala nola posta elektronikoa (e-mail), sare sozialak eta abar. Sarea deitzen dugun horrek egitura hori du oinarri. Internetera sartzeko komunikazio bide elektroniko asko erabil daitezke: kable bidezkoak (telefono sarea —abiadura txikikoa—, ADSL, etxeraino eramandako zuntz optikoa); edo hari gabekoak (WiMAX, satelite bidez, 3G+).

 

Plataforma

      Euskarri teknologikoa, aukera ematen duena, besteak beste, halako inguru jakin batean nork bere bloga sortzeko, norberaren profilaren eta zaletasunen arabera.

 

Webgune

      Interneteko orrialde multzoa, elkarte baten, marka baten edo pertsona baten jardueren berri emateko balio duena. Gisa honetako sarbideak izaten dituzte: http://www.cenlit.com

 

Skype

      Internet bidezko telefoniako programa, konferentziak eta bideokonferentziak egiteko (web kamera eta mikrofono bidez) eta txateatzeko ere erabil daitekeena.

 

Twitter

      Sare sozialeko eta mikroblogetarako tresna, erabiltzaileari mezu laburrak doan bidaltzeko aukera ematen diona. Mezu horiek tuit edo txio deitzen dira (tweet: txio, ingelesez).

 

Tunisian girl:
udaberri arabiarraren aldeko blogaria

Lina Ben Mhenni

euskaratzailea: Itziar Diez de Ultzurrun Sagalą
Denonartean, 2012