Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017

 

Ez dakit zergatik kexatzen naizen...

 

Ez dakit zergatik kexatzen naizen bakarrik egoteagatik, azkenean bakarrik.

Eta errautsa lurrera botatzearen plazera,

inork errietan egin gabe.

Eta ogia saltsan bustitzea

eta kafe hondarrak edatea,

eta eskuaren gainarekin ahora garbitzea,

 

alderraiari kantatzea halako batean ausarta izan zelako,

musuak akabatzen joatea zorriak balira bezala,

ardo zuria edatea,

zenbait esaldi ahoskatzea

zenbait berba esatea,

egunen batean zerrendatik ezaba zaitzaten arriskatzea...

Ez nuke serio egon behar

bizi nahi nukeen bezala bizi bainaiz,

kontu bakarra da larruazalean

nolabaiteko azkura arina antzeman ohi dudala aldian behin.

 

 

 

No sé por qué me quejo...

No sé por qué me quejo porque al fin estoy sola. / Y el placer de tirar la ceniza en el suelo, / sin que nadie te riña. / Y untar pan en la salsa / y beberse los posos, / y limpiarse la boca con el dorso de la mano, // cantar al vagabundo porque al fin fue valiente, / ir matando los besos como si fueran piojos, / beber blanco, / pronunciar ciertas frases / decir ciertas palabras, / exponerte a que un día te borren de la nómina... / No debiera estar seria / pues vivo como quiero, / sólo que a veces tengo, / un leve sarpullido.

 

Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017