Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017

 

Ohar biografikoa

 

Gloria Fuertes Madrilen jaio zen

bi egun zituelarik,

nire amaren erditzea aski neketsua izan baitzen

ni bizi nendin ia-ia bera hil zen eta.

Hiru urterekin banekien irakurtzen

eta seirekin jadanik lanak egiten nituen etxean.

Zintzoa nintzen, eta argala,

altua, eta gaixorik maiztxo.

Bederatzi urterekin gurdi batek harrapatu ninduen

eta hamalaurekin gerrak;

hamabostekin ama hil zitzaidan, gehien behar nuenean joan zen.

Dendetan tratu bila ibiltzen ikasi nuen

eta azenario bila herrietara joaten.

Orduantxe hasi nintzen amodio kontuetan,

—ez dut izenik esango—,

horri esker jasan ahal izan nuen auzuneko nire gaztaroa.

Gerrara joan nahi izan nuen, hura geldiarazteko,

baina bidearen erdian geldiarazi ninduten ni.

Gero bulego bat sortu zitzaidan,

eta bertan ergela banintz bezala lan egiten dut,

—baina Jainkoak eta mandatu-mutilek badakite ez naizela ergela—.

Gauez idazten dut

eta maiz egiten dut mendira.

Neure guztiak aspaldi hil ziren

eta ni neu baino bakartiago nago ni.

Egutegi guztietan argitaratu ditut poemak,

haurrentzako egunkari batean idazten dut,

eta epeka erosi nahi nuke lore natural bat

zenbaitetan Peman-i eman ohi dioten horietakoa.

 

 

 

Nota biográfica

Gloria Fuertes nació en Madrid / a los dos días de edad, / pues fue muy laborioso el parto de mi madre / que si se descuida muere por vivirme. / A los tres años ya sabía leer / y a los seis ya sabía mis labores. / Yo era buena y delgada, / alta y algo enferma. / A los nueve años me pilló un carro / y a los catorce me pilló la guerra; / a los quince se murió mi madre, se fue cuando más falta me hacía. / Aprendí a regatear en las tiendas / y a ir a los pueblos por zanahorias. / Por entonces empecé con los amores, / —no digo nombres—, / gracias a eso, pude sobrellevar mi juventud de barrio. / Quise ir a la guerra, para pararla, / pero me detuvieron a mitad del camino. / Luego me salió una oficina, / donde trabajo como si fuera tonta, / —pero Dios y el botones saben que no lo soy—. / Escribo por las noches / y voy al campo mucho. / Todos los míos han muerto hace años / y estoy más sola que yo misma. / He publicado versos en todos los calendarios, / escribo en un periódico de niños, / y quiero comprarme a plazos una flor natural / como las que le dan a Pemán algunas veces.

 

Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017