JASONE (Fernande)
Georges Brassens

euskaratzailea; Josu Landa
armiarma.eus, 2011

 

Gazte-gazte nintzenean,

sufrituta bakarrik,

mina arintzen nuen nik

lelo honen ahairean:

 

Jasonez pentsatuta,

zakila dut zuta.

Ane badut gogo,

areago.

Oroiturik Elene,

tente-tente, ai ene!

Baina bada Ines,

ez da gogortzen, ez.

Ez nauzu batere

zakilaren jabe.

 

Gizontasun modeloa

zentinela garitan,

kantuz ari zaigu sarritan

gau bakartien leloa:

 

Jasonez pentsatuta...

 

Gaueko tristura zainak

arintzeari loturik,

linternari gogor heldurik

kantatzen du farozainak:

 

Jasonez pentsatuta...

 

Gau otoitzen gibelean

ez dadin asko trista,

kantuz ari seminarista

belauniko aldarean:

 

Jasonez pentsatuta...

 

Eusko gudariak gara,

ukabila bat goiti,

beste eskua aldiz beheiti,

hurren kantuaren bila:

 

Jasonez pentsatuta...

 

Azkenburura noala,

bakartiei erregu,

har bedi eskatzen diegu

ereserki nazionala:

 

JASONE (Fernande)
Georges Brassens

euskaratzailea; Josu Landa
armiarma.eus, 2011