GAIZO MARGOT (Brave Margot)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Margonton artzaintsa gazteak
katutxo bat du aurkitzen;
ez zuen amarik tristeak.
eta du biltzen.
Bere kortzeta idekirik
bular gainean du jartzen;
gaixoak beste aterperik
ez du bilatzen.
Gatua, ama zelakoan,
milikatzen hasten zaio.
Margok uzten du arrapoan,
gaizo Margot,
hustu bat zagona begira
irudia ikustean,
kontatzera doa herrira
eta segidan.

 

Margok eranztean bere jantziak,
ase nahiz bere gatua,
herriko, herriko gizon guziak,
hor zirela, la la la la
hor zirela, la la la la...
Ta Margok uste zuen, abilak
bere gatuarentzat zela
herriko, herriko gizon guziak
hor zirela, la la la la
hor zirela, la la la la...

 

Errientak hori ikusteko,
hauzapez eta ikazkinak,
denek uzten zituzten geroko
beren lanak.
Beti presaka den pietunak
ez zuen kartarik banatzen,
sekula nehork ez zituenak
irakurtzen.
Ikusteko, jaungoikoa barka,
beheterrek meza artean
uzten dute apeza bakarka
aldarean.
Jendarmeak, jendarmeak ere,
berez hain eztia direnak,
gelditzen dira begirale
urde zikinak.

 

Baina herriko emazteak,
senar eta galantik gabe,
herraren minez beteak
kexu dirade...
Egun batez hasarre betez
dute deliberatua
hiltzen dute makila golpez
gaixo gatua.
Kontsolatzeko gure artzaintsak
senar gazte bat du hartu,
ta beretzat dituen xarmak
gordetzen ditu...
Denborak berea du bete,
bipildu du oroimena,
bakarrik agureek dute
kondatzen dena.

 

GAIZO MARGOT (Brave Margot)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001