TESTAMENTUA (Le testament) 
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Segika daukadan jainko on
horrek ezken egunean
"hoa gora ea han nagon!"
eran diezadanean
sahats arbola bezain hitsa
utzi beharko dut dena
zutik ote dago haritza
nere zerraldoarena?

 

Naiz hilerrira ez hutsegin
ez naiz otzanduko errez
ezin delako biper egin
arrastaka, derrigorrez
ibilaldi bitxia da hau
ni ez naiz egongo lotsak
lurremaileak hartzen banau
beste munduko zorotzat

 

Bilaka aintzin arima koskor
urano ta plutonekin
berriz egon nai dut jeloskor
berriz jolasari ekin
beste behin jan amodioa
berriz irten kixkalia
desostatuz krisantemoa
nire hileta lilia

 

Izango al da alarguna
samin handi baten jabe
ager dezaidan maitasuna
tipula beharrik gabe
nire jantzirik ederrenez
ateratzeko etekin
esposa bedi bigarrenez 
nire mailako batekin

 

Nire andrea har dezala
edan, erre ta kunplitu
baina otoi ez dezaidala
nere gatua hunkitu
sekula mamuzale bitxi
ez naiz izan, ze arraio
baina jotzen badit pitxitxi
ni mamutuko natzaio

 

Hemen dago hosto zimela
testamentua utzita
atean jarri dut txartela
"zendu zelako itxita"
adio agineko minak
gorrotoa akabo da
aldegin du nere arimak
oroitzapenen zilora

 

 TESTAMENTUA (Le testament) 
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001