PLAZER EMEEN ERESIA (La complainte des filles de joie)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Burgesek deitzen dituzte
plazer eme eta beste,
bizia ez dute eztia,
egia, egia,
bizia ez dute eztia.

 

Nahiz ta antzar hankak izan,
karrikan nola dabiltzan
oinentzat da nekagarria,
egia, egia,
oinentzat da nekagarria.

 

Zangoak oinazez bete,
eper begi eta beste
oinetakoa higatia,
egia, egia,
oinetakoa higatia.

 

Kliente batzu zitalak,
kobarde eta ustelak,
baina laztandu behar dira,
egia, egia,
baina laztandu behar dira.

 

Zurubia behar egin,
plazerrera igan dadin,
ez da errexa alegia,
egia, egia,
ez da errexa alegia,

 

Begi txarrez ikusiak,
ta zakurren erasiak,
ihesaren amildegia,
egia, egia,
ihesaren amildegia.

 

Hogei aldiz egunean,
ezkontzen amodioan,
horientzako ez da ezteia,
egia, egia.
hoientzako ez da ezteia.

 

PeKore ta minusen seme,
ez trufatu huntaz ume,
delakoan zaharregia,
egia, egia,
delakoan zaharregia.

 

Gutitatik haiz libratu,
ama ez zaik suertatu,
iraintzen dukan emaztia,
egia, egia,
iraintzen dukan emaztia.

 

PLAZER EMEEN ERESIA (La complainte des filles de joie)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001