GAIXO MATTIN (Pauvre Martin)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Kantu ezti bat ahoan eta,
bizkar gainean haitzurra,
arima kuraiaz beterik,
landara doa lanera.

 

Gaixo Mattin, gaixo gizona,
lur denbora zilatuz doa.

 

Bere ogia irabazteko,
goizetik aratseraino,
lur idorra landu behar du,
denetan ta denendako!

 

Gaixo Mattin, gaixo gizona,
lur denbora zilatuz doa.

 

Jelosi edo tzarkeria,
izpirikan ez agertuz,
bertzeen lurrak iraultzen ditu,
haitzurkatuz, haitzurkatuz!

 

Gaixo Mattin. gaixo gizona,
lur denbora zilatuz doa.

 

Heriotzak dei egin dio
azken lurra itzulita,
bere hobia moldatu du,
gordezka eta lasterka.

 

Gaixo Mattin, gaixo gizona,
lur denbora zilatuz doa.

 

Bere hobia eginikan,
gordezka eta lasterka,
han etzan da isilik,
nehor ez zedin belaunika...

 

Gaixo Mattin, gaixo gizona,
lur denboran la sartu da!

 

GAIXO MATTIN (Pauvre Martin)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001