BELAR TXARRA (La mauvaise herbe)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Askatasuna ospatzean,
denak ziren hilotzean,
nik nuen desohorea
bizirik nintzen ordea.

 

Belar txarretik naiz,
lagunak, lagunak,
ez naute hausnartzen
ez ta lore sortetan jartzen...
Denak hil zituzten,
lagunak, lagunak,
ni bizirik nintzen,
ez da bide, horrela da, 
La la la la la la la la
La la la la la la la la
Baina zergatikan ote
bizitzen uzten ez naute...
Baina zergatikan ote
bizitzen uzten ez naute...

 

Denen neskak bihotz onez,
neri eskaintzen daut zinez,
larru puska hoberena
besteek uki ez dutena.

 

Belar txarretik naiz,
lagunak, lagunak,
ez naute hausnartzen
ez ta lore sortetan jartzen...

 

Besteer saltzen da,
lagunak, lagunak,
neri eskaintzen
ez da bide, horrela da, 
La la la la la la la la
La la la la la la la la
Baina zergatikan ote
maitatzen uzten ez naute... 
Baina zergatikan ote
maitatzen uzten ez naute...

 

Gizonak ardi gisara,
artaldean bizi dira.
Bakarti naiz ta hortarako
bide horri diot uko.

 

Belar txarretik naiz,
lagunak, lagunak,
ez naute hausnartzen
ez ta lore sortetan jartzen...
Larre lorea naiz,
lagunak, lagunak,
ez baratzekoa
ez da bide, horrela da, 
La la la la la la la la
La la la la la la la la
Baina zergatikan ote
bizitzen uzten ez naute...
Baina zergatikan ote
bizitzen uzten ez naute...

 

BELAR TXARRA (La mauvaise herbe)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001