ITURRIKO UR GARDENEAN (Dans l'eau de la claire fontaine)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Iturriko ur gardenean
igerika biluzik zen.
Bere jantzia bat batean
haizeak eraman zuen.

 

Urduri, keinu egin zautan,
janzteko bila joan nedin,
mahats kirten batzu hostotan
edo beste zerbait berdin.

 

Larrosaren lorearekin
bular gain egin nuen,
baina zuen gorputzarekin
erbatz bat nahiko batekin.

 

Ezpainak eskaini zizkidan,
ustez eskertu nahian...
Hartu nituen sukarretan
ta biluzik zen abian.

 

Gustatu zitzaion manera,
zeren usu iturrira
biluzik zetorren urera,
haize eskean zerura, bai zerura.

 

ITURRIKO UR GARDENEAN (Dans l'eau de la claire fontaine)
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001