SAN MARTIN, AZKEN LARROSA (Saturne)
Georges Brassens

euskaratzailea: Xabier Lete
Abestitzak eta poema kantuak, Elkar, 2006

 

Ez da ilun, ez da beldurgarri

egun joanen itzala

oin galduek zapaldurik duten

bide xahar bat bezala.

 

Mila negu, mila udaberri

astindu ditu ekaitzak

banan-banan lurrean etzanaz

bizi aroen emaitzak.

 

Eta bihar, egunsentirako,

prest egongo da jantzia

ta ur-gainean isilik legoke

mugazainaren ontzia.

Zatoz, maite, ta azken larrosa

moz dezagun elkarrekin,

ez da bihar alferrik izango

udazkeneko San Martin.

 

Eta hala, poliki-poliki,

azken argia itzaliz,

etxe zahar maitagarri hartan

leiho guziak zabalik,

mugaz harat eramaten duen

bidean zehar ibiliz.

 

SAN MARTIN, AZKEN LARROSA (Saturne)
Georges Brassens

euskaratzailea: Xabier Lete
Abestitzak eta poema kantuak, Elkar, 2006