OSABA ARTXIBALD (Oncle Archibald) 
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Zuek gezurti galantak,
kakamarlo ta profetak,
zuen pestetarako
osaba Artxibalen gain
ez ametsik egin orain
tragotarako...

 

Ohoin txar baten ondotik
oren ebasle ohoitatik
zebilenean,
andere heriotza du
Artxibalek ezagutu
bere bidean...

 

Ema galdu bat bezala,
hor zebilen tirahala
hilerriko bidean,
dena keinu, gona labur
bere errape ta ipur
dena airean...

 

Artxibalek dio "Alde,
neretzat ditun debalde
hire hezur zaharrak...
Alde hemendik argalak!
Nahiago tinat potolak,
neska ederrak!"

 

Heriotza haserretu
ta eskuetan du hartu
segarik xorrotxena;
bi pusketan du zatitzen,
golpe bakar batez hiltzen
gure gizona...

 

Urduri agertu baitzen
heriotzak du kantatzen:
"Maite haut aspaldian
hire bataio egunez,
ezkondu gaituk zinez
nahi gabian."

 

"Nere besotan etzanez,
bizia dukek ordainez
betea zorionez;
ez duk beldurrik izanen
otso zakur ta gizonen
astokeriaz..."

 

"Lauda ezak erregea
hemen hire duk legea.
Pentsatua ez uka
eta aldatu nahi baduk
oihuka dezakeaguk:
gora liga!"

 

Osabak segitu zuen
emaztea, zeren ez zen
hainbeste beldurgarri...
Eta biak hor doatzi
ez dakit nora hain bizi
ezkonberri...

 

OSABA ARTXIBALD (Oncle Archibald) 
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001