DEUS EZ DU SOBERA (Rien à jeter)
Georges Brassens

euskaratzailea; Josu Landa
armiarma.eus, 2011

 

Bere ileak airean

Ez badabiltz hegan,

Ezin jakin haizea

Nondik nora doan.

 

Guztia on du, deus ez du sobera

Dena eraman behar irla huts batera

 

Bere masail ederrak

Nire bazka dira,

Jaten ditut sagarrak

Egunero bina.

 

Guztia on du...

 

Bere lepoa gabe

Burua non pausa?

Lurra ez da bat ere

hartarako gauza.

 

Guztia on du...

 

Bere aldaka zabal

horiei ezin helduz

eror ninteke ahal

oreka arras galduz.

 

Guztia on du...

 

Baditu gauza anitz

are ederrago

baina publikoan naiz

lotsatuta nago

 

Guztia on du...

 

Xarmak eta grazia

ugariak ditu

haren anatomia

ez hemen bilatu.

 

Guztia on du...

 

Maite ditu gainera

hezurrak osorik

ezin dizuet bera

eman zatiturik

 

Guztia on du...

 

Aitortzen dut badela

poxi bat harroputz

osoan den bezela

behar har edo utz.

 

DEUS EZ DU SOBERA (Rien à jeter)
Georges Brassens

euskaratzailea; Josu Landa
armiarma.eus, 2011