HAMARRETATIK ZORTZITAN (Quatre-vingt-quinze pour cent) 
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

 

Emazteak dena du bere baitan
gogo pizteko maitasun jokotan,
emaztea, gutan sortzen duena sugarra.
Lehen-lehenik da sentikorra,
eskuz esku ibilaldi luzeak,
hitznoak, kantuak eta loreak
beregatik egin hainbait astokeri, krima,
maite'tu baina...

 

Hamarretatik zortzitan,
emaztea aspertzen da txortan.
Isiltzen ala aitortzen
uzkia ez zaio usu alegeratzen.
Bestela pentsu detenak,
dira adardunak denak.
Maitasun orenian
ez dago beti lorian,
bihotzik ez badago
gorputza geldirik dago.

 

Baina gizon bat maite duelarik
bere laztanez da lilluraturik
beti dago baikor eta emozionatua
espertzen dela ez ohartua
aldiz behar handien menpe bada
ninfomani kronikoz kutsatua
berak maitalei'tu pasarazten gorriak
une larriak
"Oh! berriz , ona duk eta segi-zak !"
ustez pozez erraten ' tuen hitzak
faltsuak dira ta aingeru erranen gisa
gehienetan gezur hutsa
ilusionatzen dute partaidea
pentsaraziz dela ezin hobea
gainean duen oilar zozo eta bipila
harro dadila

 

Entzuten ditut hor mihi zaluak
Cytherren gazteluen egileak
"ez haizelako trebea, baldar haizelako,
beti odol hotza dik gordeko !"
agian! baina asper bazarete,
oilar hoien kukurutaz hainbeste,
emazteak, hauen bizkar gozatuz plazerra,
kanta batera!

 

HAMARRETATIK ZORTZITAN (Quatre-vingt-quinze pour cent) 
Georges Brassens

euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001