AZKEN GELTOKIA
Adam Zagajewski

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021

 

Etxe gorri batzuen aurretik pasatzen zen tranbia.

Jolas-parke bateko karruselek bezala

egiten zuten bira meatzeko dorretako gurpilek.

Lorategietan kedar itzaldun arrosak hazten ziren,

haserre zebiltzan liztorrak gozotegietako

mamiz estalitako pastelen gainean.

Hamabost urte nituen, tranbia

azkartuz zihoan auzo txiroak zeharkatzean,

zelaietan hilerri lili horiak ikusten nituen.

Azken geltokian guztiaren zentzua

agertuko zitzaidala uste nuen,

baina ez zen ezer gertatu, ezer ere ez,

gidariak gazta ogitarteko bat jaten zuen,

bi emakume edadetu isil mintzo ziren

prezioez, gaixotasunez.

 

AZKEN GELTOKIA
Adam Zagajewski

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021