IRAKURLE BATEN ESKUTITZA
Adam Zagajewski

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021

 

Gehiegi heriotzaz,

itzalei buruz.

Idatzi bizitzaz,

egun arrunt bati buruz,

ordena premiari buruz.

 

Eskolako tinbrea

izan daiteke

neurritasun eredu,

are baita erudizioarena ere.

Heriotza gehiegi, errebelazio beltz

gehiegi.

 

Ikusi,

estadio estuetan

pilatutako nazioek

gorroto ereserkiak abesten dituzte.

Musika gehiegi,

harmonia falta da, bakea,

jakinduria.

 

Idatzi laguntasunaren zubiek

oinazea baino

iraunkorragoak diruditen

momentuei buruz.

 

Idatzi amodioaz,

arratsalde luzeez,

egunsentiaz,

arbolez,

argiaren

pazientzia infinituaz.

 

IRAKURLE BATEN ESKUTITZA
Adam Zagajewski

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021