AUTOERRETRATU EZ ZALANTZARIK GABEA Entusiasmatuta zaude eguerdian, eta arratsaldez ez duzu adorerik ezta zikindutako orriari begiratzeko ere. Beti gehiegi edo gutxiegi, hainbatetan sutzen zaituzten idazle horien kasuan bezala; batzuk hain umil, minimalista eta gutxi irakurriak, oihu egin nahi izaten diezula: ei! adiskide!, kuraia, bizitza ederra da, eta mundua, aberatsa eta historiaz betea. Beste batzuk, harro eta serioak, beren burua erudizio sinesgaitzez handiesten: jaun maiteok, zuek ere hilko zarete, esaten diezu (zure gogoan). Egiaren lurraldea zinez da txikia, amildegi bateko estrata bat bezain estua. Eutsi diezaiokezu barruan? Akaso atera zara jada. Entzuten al dituzu algarak edo Apokalipsiaren tronpetak? Biak agian, disonantzia bat, demoniozko kirrinka: kristalaren kontra irrist egin eta pozik txistu egiten duen labana.
AUTOERRETRATU EZ ZALANTZARIK GABEA |