JÓZEFA KALEA NEGUAN
Adam Zagajewski

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021

 

[Joachim Russekentzat]

 

Iluna da Józefa kalea neguan,

erromes batzuk elur bustian bide egiten doaz

eta ez dakite norantz, zer izarretarantz,

eta agian gelditu egiten dira

lorezaina bezala, palaren

giderraren gainean, pentsakor,

eta konturatu gabe bat-batean

gerra lehertu dela

edo hortentsia bat loratu.

 

JÓZEFA KALEA NEGUAN
Adam Zagajewski

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021