PROIEKTUAK
Cristina Peri Rossi

Proyectos
euskaratzailea: Maria Oses
armiarma.eus, 2022

 

Ume bat egin genezake

eta zoora eraman igandeetan.

Eskolako irteerara joan gintezke

haren bila.

Historiaurre osoa

deskubritzen joango litzateke

hodeien joan-etorrian.

Harekin batera bete genitzake urteak.

 

Baina ez litzaidake gustatuko nerabezarora iritsitakoan

faxista nazkagarri batek tiro jo ziezaion.

 

Ez nuke nahiko euria egitea

zin dagizut

euria egitea hiri honetan

zu gabe

eta uraren soinuak entzutea

erortzean

eta pentsatzea ni gabe

bizi zaren lekuan

hiri beraren gainean ari duela euria

Ile bustia izango duzu agian

telefonoa eskuan

eta ez duzu erabiliko

niri deitzeko

niri esateko

gaur gauean maite zaitut

zure oroitzapenek itotzen naute

barka iezadazu,

literaturak hil ninduen,

baina hainbesteko antza zenuten.

 

 

Proyectos

Podríamos hacer un niño / y llevarlo al zoo los domingos. / Podríamos esperarlo / a la salida del colegio. / Él iría descubriendo / en la procesión de nubes / toda la prehistoria. / Podríamos cumplir con él los años. // Pero no me gustaría que al llegar a la pubertad / un fascista de mierda le pegara un tiro. // No quisiera que lloviera / te lo juro / que lloviera en esta ciudad / sin ti / y escuchar los ruidos del agua / al bajar / y pensar que allí donde estás viviendo / sin mí / lueve sobre la misma ciudad / Quizás tengas el cabello mojado / el teléfono a mano / que no usas / para llamarme / para decirme / esta noche te amo / me inundan los recuerdos de ti / discúlpame,  / la literatura me mató / pero te le parecías tanto.

 

PROIEKTUAK
Cristina Peri Rossi

Proyectos
euskaratzailea: Maria Oses
armiarma.eus, 2022