34 (HAMARGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

34 (Décima poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Ametsetik figurak berreskuratzea

itsasoari lurra irabazten dionak bezala

eta hondartza minimo horretan sortu

poema txiki baten dardara.

 

Ametsari ametsa itzultzea

eta zirkuitua ixtea,

ametsak ezin baitu luze iraun

ametsetik kanpo.

 

Hala, ia bilatu ere egin gabe,

hondoko perfume pixka bat

geratuko da poemako hitzen artean.

 

34 (HAMARGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

34 (Décima poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023