2 (SEIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

2 (Sexta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Gauzetan dut zain nire begirada,

neure burua haietatik begiratu

eta neure begiradaz gabetu nazan.

 

Gauzetan dut zain nire memoria

ahanzturarik ez dagoela demostratzeko.

 

Eta nigan bermatzen dira gauzak,

ni banintz bezala faltan duten erroa,

nahiz eta nik ez dudan errorik.

 

Ez al da izango gauzak ere

euren buruen zain daudela nigan?

 

Existitzen den guztia ote dago

bere buruaren zain bere buruaz kanpo?

 

Amaieran neure besoak egongo al dira

zabalik ni besarkatzeko?

 

2 (SEIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

2 (Sexta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023