2 (ZORTZIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

2 (Octava poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Hitzak ere lurrera erortzen dira,

bat-batean beren mugimendu propioek

zoratutako txoriak bezala,

kolpean beren oreka galtzen duten objektuak bezala,

existitzen ez diren trabekin estropezu egiten duten gizonak bezala,

beren zurruntasunak erotutako panpinak bezala.

 

Orduan, lurretik,

hitzek eurek eraikitzen dute eskailera,

berriro gizonaren diskurtsora igotzeko,

haren marmarrera

edo haren azken esaldira.

 

Baina hitz batzuk erorita geratzen dira.

Eta batzuetan topatu egiten ditu batek,

ia larbatutako mimetismo batean,

norbaitek bilduko dituela jakingo balute bezala,

haiekin hizkuntza berri bat eraikitzeko,

soilik eroritako hitzez osatutako hizkuntza bat.

 

2 (ZORTZIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

2 (Octava poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023