64 (HAMABIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

64 (Duodécima poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Goizegi iratzarri nintzen

eta eternoa denaz pentsatzen hasi,

baina ez errezoetako eternitate handi horretaz,

baizik eta ahaztutako eternitate txikiez.

 

Geldi dagoen ibaiaren zatiaz,

beti isilik dagoen hiriaren horretaz,

zure gorputz lokartuan lo ez dagoen guneaz,

nire gorputz iratzarrian iratzartzen ez denaz.

 

Orduan sentitu nuen eternitate txiki horiek

hobeak direla eternitate handia baino.

 

Eta ez nuen lortu berriz lokartzerik.

 

64 (HAMABIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

64 (Duodécima poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023