26 (LAUGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

26 (Cuarta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Akaso pentsamendu bati loturik geratuko gara,

hura betirako hausnartzen.

 

Baliteke eternitatea ez izatea

pentsamendurik dentsoenean

ingurumaririk gabe kontzentratzea baizik,

eta han geratzea bere espazio ñimiñoa

betirako kolonizatzen duen landare iratzarri bat bezala.

 

Hala balitz, hiltzea

arretaren azken ahalegina besterik ez litzateke,

gainerako pentsamenduen abandonua.

 

26 (LAUGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

26 (Cuarta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023