2 (BEDERATZIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

2 (Novena poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Zerumuga gure aldera ekartzea,

bandera baten pare zabaltzea kalean,

haren gorputz biluziarekin su ematea

aireari, bihotzari eta bazterrei

eta leihoak ixtea desager ez dadin.

 

Orduan haren konbertsioa hasi,

harik eta zutik tinko jarri arte,

zuhaitz bat edo amodio iratzarri bat bezala.

Eta zerumuga bertikala

dorre fin bilakatu,

zeinak begirada gutxienez salbatuko digun,

gorantz edo beherantz.

 

2 (BEDERATZIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

2 (Novena poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023