92 (ZAZPIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

92 (Séptima poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Gauzek imitatu egiten gaituzte.

Haizeak arrastan daraman paper batek

gizonen estropezuak erreproduzitzen ditu.

Zaratek guk bezala hitz egiten ikasten dute.

Gure forma hartzen du arropak.

 

Gauzek imitatu egiten gaituzte.

Baina azkenean

guk imitatuko ditugu gauzak.

 

92 (ZAZPIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

92 (Séptima poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023