3 (SEIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

3 (Sexta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Badira jomugan galera duten mezuak,

beren hartzailearen aurreko zein ondorengo hitzak,

ikusmenaren beste aldetik jauzi egiten duten irudiak,

beren ituaz gorago edo beherago apuntatzen duten zeinuak,

koderik gabeko seinaleak,

beste mezu batzuek bildutako mezuak,

hormaren kontra jotzen duten keinuak,

bere jatorrirako itzulera topatu gabe atzera doan lurrin bat,

behin betiko abandonatutako karakola bat bezala

bere buruarenganantz iraultzen den musika bat.

 

Baina galera oro da aurkikuntza baterako aitzakia.

Galdutako mezuek

beti asmatzen dute topatu behar dituen hura.

 

3 (SEIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

3 (Sexta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023