1 (HAMAHIRUGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

1 (Decimotercera poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Izendatzen nauten hitzak.

Baina hitz guztiek izendatzen naute,

nola entzun dakidanean.

 

Hitzok nola esan ikasi behar dut orain,

beste batzuk ere izendatuta senti daitezen,

inoiz entzuten badituzte.

 

Gizon bat izendatzeko

hitz guztiak behar dira.

 

Zeremoniarekin jarraitzeko

nire txanda baino ez da orain.

 

1 (HAMAHIRUGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

1 (Decimotercera poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023