8 (ZORTZIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

8 (Octava poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Lortu behar dugu idazten dugun testuak

irakur gaitzan.

Lortu behar dugu entzuten dugun musikak

adi gaitzan.

Lortu behar dugu maite dugun horrek

sikiera maite gaituen itxura eman dezan.

 

Ezinbestean eraitsi behar dugu

norabide bakarreko errealitatearen ilusioa.

Beharrezkoa da oraingoz

gauza bakoitzak gutxienez bi izan ditzala,

nahiz eta hondoan badakigun

norabide guztiak ez dituenak

ez duela bakar bat ere.

 

Lortu behar dugu begiradaz

sortu berri dugun arrosak

aldi berean gu sor gaitzan.

Eta lortu gero

infinitua berriz erne dezan.

 

8 (ZORTZIGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

8 (Octava poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023