![]()
|
37 (LEHEN POESIA BERTIKALA) Edozertan ari zarela ere, norbait hiltzen ari da.
Zapatei distira ateratzen diezun bitartean, gorrotatzen ari zaren bitartean, zure amodio bakarrari edo ez bakarrari eskutitz luze bat idazten diozun bitartean.
Eta ezer ez egitera heldu ahalko bazina ere, norbait hiltzen ariko litzateke, alferrik saiatuz bazter guztiak uztartzen, alferrik saiatuz hormari finko ez begiratzen.
Eta zu zeu hiltzen ariko bazina ere, beste norbait ere hiltzen ariko litzateke, minutu batez esklusibotasunez hiltzeko zure zilegizko desira gorabehera.
Hortaz, munduaz galdetzen badizute, esan, besterik gabe: norbait hiltzen ari da.
37 (LEHEN POESIA BERTIKALA) |