46 (LAUGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

46 (Cuarta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023

 

Palanka txikiak dira hitzak,

baina oraindik ez dugu topatu euren euste-puntua.

 

Jartzen ditugu elkarren gainean

eta eraikinak amore ematen du.

Jartzen ditugu pentsamenduaren aurpegian

eta haren maskarak irensten ditu.

Jartzen ditugu amodioaren ibaian

eta ibaiak eramaten ditu.

 

Eta jarraitzen dugu bilatzen nola batu

denak palanka bakarrean,

baina ez dakigu zer altxa nahi dugun,

bizitza ote den edo heriotza,

hitz egitea bera

edo gizon izatearen zirkulu itxia.

 

46 (LAUGARREN POESIA BERTIKALA)
Roberto Juarroz

46 (Cuarta poesía vertical)
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2023