LIRIO ZURIAK
Louise Gluck

White lilies
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Nola gizon-emakume batzuek

beren artean lorategi bat atontzen duten

izartegi bat bezala, hemen

jarraitzen dute udako arratsean

eta arratsa hoztu egin da

haien izu-ikaraz: dena

amai liteke, hondamena

gauzatu. Den-dena

gal daiteke, aire lurrintsuan

euskarri meharrak

alferrik dira hazten, eta, haraindian,

mitxoleta itsaso bat harro.

 

Ixo, maitea. Ez zait axola

zenbat uda bizi izango naizen itzultzeko:

uda honetan betikotasuna erdietsi dugu.

Zure bi eskuak sentitu ditut

ni lurperatzen haren loria askatzeko.

 

LIRIO ZURIAK
Louise Gluck

White lilies
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023