MATUTIAK
Louise Gluck

Matins
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Barka maite zaitudala esaten badizut: boteretsuei

gezurra esaten zaie beti, ahula beti

hartzen baitu izuak. Ezin dezaket maita

atzeman ezin dudanik, eta zuk ez duzu

kasik ezer agerrarazten: elorri zuriaren antzekoa ote zara,

beti berdin leku berean,

ala kuku-praken antzekoagoa, aldabera, lehenik

buru arrosa batean sortzen dena bitxiloreen atzeko mazelan,

eta hurrengo urtean purpura arrosategian? Ulertu

alferrekoa zaigula isiltasun hau sinetsarazten diguna

gauza oro zarela, kuku-praka eta elorri zuri,

arrosa zaurgarri eta bitxilore sendo; soilik pentsa dezakegu

inola ere ezin zarela existitu. Hori

pentsarazi nahi al diguzu, horrek azaltzen ote du

goizeko isiltasuna,

kilkerrak oraindik hegoak igurtzi gabean, katuak

borrokatu gabean lorategian?

 

MATUTIAK
Louise Gluck

Matins
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023