ARGIA ERRETIRAN
Louise Gluck

Retreating light
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Haur txiki-txikien modukoak zineten,

istorio baten esperoan beti.

Hainbeste aldiz egin izan nuen hori;

nekatu nintzen istorioak kontatzeaz.

Beraz, arkatza eta papera eman nizkizuen.

Eman nizkizuen ihizko idazlumak,

neronek bilduak arratsaldez belardi sarrietan.

Idatzi zeuen istorioa, esan nizuen.

 

Entzuten hainbeste urte eman ondoren

uste nuen jakingo zenutela

istorio bat zer zen.

 

Ezin izan zenuten egin negar besterik.

Dena kontatzea nahi zenuten

eta zeuek ezer pentsatu behar ez izatea.

 

Orduan jakin nuen ezingo zenutela pentsatu

benetako ausardiaz edo irrikaz;

artean ez zenuten bizi izan zeuen bizitzarik,

zeuen tragediarik.

Beraz, eman nizkizuen bizitzak, eman tragediak,

tresna soilak ez baitziren, antza, nahikoa.

 

Ez duzue sekula jakingo nolako

atsegina ematen didan zuek hor eserita ikusteak

izaki burujabeen gisa,

zuek leiho irekiaren ondoan amesten ikusteak,

eman nizkizuen arkatzak eskuan

udako goiza idazketan aienatzen den artean.

 

Sorkuntzak zirrara handia

ekarri dizue, aurreikusi bezala,

hala izaten baita hasieran.

Eta orain aske naiz nahi dudana egiteko,

beste zeregin batzuez arduratzeko, ziur bainaiz

ez duzuela nire beharrik gehiago.

 

ARGIA ERRETIRAN
Louise Gluck

Retreating light
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023