ARROSA ZURIA
Louise Gluck

White rose
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Hau al da lurra? Orduan

ni ez naiz hemengoa.

 

Nor zara zu leiho argiztatuan,

marmaratila zuhaitzaren hostoek

ñir-ñir itzaleztatua?

Bizirik iraun al dezakezu nik aurreneko

udari eutsiko ez diodan lekuan?

 

Gau osoan zuhaitz adar lirainak

higika far-far ari dira leiho argitsuan.

Azaldu iezadazu neure bizia, zuk, keinurik ez dagizun horrek,

 

nahiz eta dei egiten dizudan gauez:

ni ez naiz zure modukoa, soilik

gorputza dut ahots; ezin

desager naiteke isiltasunean.

 

Eta goiz hotzean

lurraren gainazal ilunean

nire ahotsaren durundia jitoan dabil,

zuritasuna atergabe xurgatzen da ilunpera

 

keinu bat egingo bazenit bezala azkenean

sinetsarazteko zuk ere ezingo duzula hemen iraun

 

edo erakusteko ez zarela nik deitu nuen argia

baizik eta haren gibeleko belztasuna.

 

ARROSA ZURIA
Louise Gluck

White rose
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023