PRESQUE ISLE
Louise Gluck

Presque Isle
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Bizitza bakoitzean bada liparren bat edo beste.

Bizitza bakoitzean, gela bat non edo non, itsasertz zein mendi.

 

Mahai gainean, albertxiko erretilu bat. Hezurrak hautsontzi zuri batean.

 

Irudi guztietan bezala, itun baten baldintzak izan ziren hauek:

zure bisaian, eguzki argiaren ikara,

nire hatzak zure ezpainak estutuz.

Hormak zuri-urdin; idazmahai txikiaren pintura zartatu samar.

 

Gela horrek han behar du oraindik, laugarren solairuan,

ozeanora begira dagoen balkoi txiki batekin.

Gela karratu zuri bat, gaineko izara ohe ertzera baztertua.

Ez da atzera desegin ezerezean, errealitatean.

Leiho irekitik itsas haizea, iodo usainez.

 

Goizean goiz: gizon bat mutiko bati deika, uretatik atera zedin.

Mutiko hark hogei urte leuzkake orain.

 

Zure bisaia inguratuz, ile bustia nahas-mahas, xerlo gaztainkaretan.

Muselina, zilarraren kliska. Ontzi astun peonia zuriz betea.

 

PRESQUE ISLE
Louise Gluck

Presque Isle
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023