NEGU TXILINTXAK
Louise Gluck

Snowdrops
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Ba al dakizue zer nintzen, nola bizi nintzen? Badakizue

etsipena zer den; beraz,

neguak esanahia behar luke zuentzat.

 

Ez nuen espero bizirauterik,

lurrak zapaltzen ninduela. Ez nuen espero

berriro esnatzerik, gorputza

lur hezetan sentitzerik

berriro erantzuteko gai, hain denbora luzearen

ondoren oroituz nola ireki berriro

udaberri goiztiarraren

argi hotzean;

 

ikaraz, bai, baina zuen artean berriro

oihuztatuz bai arriskatu poza

 

mundu berriko haize minetan.

 

NEGU TXILINTXAK
Louise Gluck

Snowdrops
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023