KANTUA
Louise Gluck

Song
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Bihotz babestu baten moduan,

basarrosaren lore

odolgorria irekitzen

hasi da behe-beheko adarrean,

sostengu duela zuhaixka handi

baten masa saretua:

loratzen zaio ilunari,

bihotzaren atze-oihal

iraunkor horri, goi-goiko loreak

ihartzen edo zimeltzen diren bitartean;

estualdia

gainditzeak kolorea

biziagotzen dio soilik. Baina John

ez dator bat, uste baitu

hau ez balitz poema bat, baizik

benetako lorategi bat, orduan

arrosa gorriak ez lukeela

izan behar beste

ezeren antzik, ez

beste lore batenik ez

bihotz ilun batenik, lur

arrasean taupaka

erdi marroixka, erdi gorrimin.

 

KANTUA
Louise Gluck

Song
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023