LORATEGIA
Louise Gluck

Garden
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Ezingo nuke berriro egin,

nekez jasan dezaket begiratzea ere;

 

lorategian, euri xehetan

bikote gazteak ilar lerro bat

ereiten du, ez balu bezala

inork inoiz halakorik egin,

gaurdaino ez balira bezala zailtasun handiak

aurrez aurre izan eta gainditu.

 

Ezin dute beren burua ikusi,

lur freskotan, asmo jakinik

gabe ekiten,

muinoak atzean berde margul, lorez lauso.

 

Neskak gelditu egin nahi du;

mutilak azkeneraino heldu,

zereginari lotu.

 

Begira neskari, mutilaren masaila ukituz

su eten baten bila, hatzak

hotz udaberriko euriz;

belar samurretan, azafrai moreen eztandak.

 

Are hemen, are maitasunaren hasieran,

mutilaren aurpegia uzten duen eskuak

adio baten irudia marrazten du

 

eta uste dute

aske direla ez ikusi egiteko

tristezia honi.

 

LORATEGIA
Louise Gluck

Garden
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023