BEZPERAK
Louise Gluck

Vespers
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023

 

Abuztu amaiera. Beroa

kanpadenda baten gisara

Johnen lorategian. Eta gauza batzuek

hasierari lotzeko kemena dute,

tomate mordoek, lirio

beranten sailek –zurtoin

lerdenen optimismoa–

urre eta zilar inperialez: baina

zergatik ekin ezeri

amaieratik hain gertu?

Tomateak ez dira sekula onduko, lirioak

neguak akabatuko ditu, ez dira

itzuliko udaberrian. Ala

zer uste duzu,

denbora gehiegi ematen dudala

aurrera begira, udan

jertsea janzten duen

andre zahar batek bezala?

Zer diozu,

irauteko batere

esperantzarik gabe

loratu naitekeela? Masail gorriaren karra,

zintzur irekiaren loria, zuria,

gorriminez orbandua.

 

BEZPERAK
Louise Gluck

Vespers
euskaratzailea: Garazi Ugalde
Basairisa, Elkar, 2021
armiarma.eus, 2023