![]()
|
21. TENERIFE astelehenean tenerifetik heldu nintzenean zain nuen ama atean muxu bat emateko
gero sukaldera sartu ginen eta maletatik atera nituen mojoa almogrotea gofioa oroitzapenak
eta arrapaladan kontatu nion zer ziren eta amak irribarre egiten zuen
nire amak badaki inoiz ez dizkiodala garrantzia duten gauzak kontatzen
baina pozik ikusiko ninduen eta irribarre egiten zuen
afalostean gabon esatera etorri zen logelara beste muxu bat eman eta esan zidan
— nik baino mundu gehiago ikusi duzu jadanik.
hamar eta erdiak ziren amari begiek hasperen egin zioten eta ohera joan zen
21. TENERIFE |