![]()
|
ZUBI MUGIKORRA Ibaiaren beste aldetik, zure perfila orban bat litzateke ostertzean: argi absentzia minuskuloa muga zerutiar artean. Ni beste ertzean banengo, nire erdiko hatza bestekoa zinateke. Bihotza, nire hatza bestekoa. Orduan, izango nuke azazkalen ertzaz zurekin jolasterik, edo baita zu zapaltzea ere, hatz mamia desbideratu, eta nire hatz marken itzal huts bilakatuz. Baina… alde berean gaude, aldameneko bihotz, eta ez naiz gai ibaia gurutzatzeko zu gabe.
ZUBI MUGIKORRA |