![]()
|
VII. ESZENA: (KALE KANTOIA) Gauez egiten ditudan kale kantoiak hiriaren proak dira. Ni, maskaroirik ederrena. Sirena ezpalekoa naiz; nire kantak haize-arrosak fumatzen ditu papar-hegal ezezagunetan. Jada desorientatuak. Eta ezpainetan ditudan arrainek ezagun dituzte aldirietako zulo guztiak. Zeren eta ilunabarrero, iparrik gabeko itsasontzi gehiegi atrakatzen baitzaizkit bizkarrean. Ozeanozko dantzan mugitzen naizela diote; ipar-haizearen bertigoarekin muxukatzen dudala. Ulertzen dute maitasuna fabrikatzeagatik kobratzea. Baino inork ez daki zenbat piratarekin oheratu behar dudan lotara joan ahal aurretik.
VII. ESZENA: (KALE KANTOIA) |